2017/11/07

AMPA: Patio ezberdina / Un patio diferente

Patio Ezberdina lantaldetik, eskerrak eman nahiko genizueke eskola ondoko partzela txukundu eta mantentzeko proiektuari Gasteiz Hobetuz programan bozkatu zenutenei.

Beste garaipen bat izan da, aurretik lortutakoei gehitu beharko duguna: kakotx-lanekin dekorazioa, esperimentazio-mahaiak, frontoiko murala, rokodromoa, eta azken lorpena, haur hezkuntzako patioko txabola. Poliki-poliki, gure patioa kolorez aldatzen eta gizatiartzen hasi da.

Aurten, proiektu berriekin gatoz. Beraz, parte hartzera, ideiak proposatzera, eta gurekin amets egitera gonbidatzen zaituztegu. Gurekin harremanetan jartzeko: ameztitxiki@gmail.com

Animatu zaitezte!



Desde la comisión de Patio Ezberdina (“Un patio diferente”), nos gustaría dar las gracias a todas aquellas personas que habéis votado en el programa Gasteiz Hobetuz para que sea posible el acondicionamiento y posterior mantenimiento de la parcela que hay junto al cole.

Un nuevo triunfo a añadir a otros como la decoración mediante ganchillo, las mesas de experimentación, el mural del frontón, el rocódromo, o el último logro, la caseta del patio de infantil. Poco a poco nuestro patio va cambiando de color y humanizándose un poco más.

Este curso seguimos con nuevos proyectos, por lo que os invitamos a participar, a aportar ideas y a ilusionaros con nosotras. Podéis contactarnos a través de ameztitxiki@gmail.com

¡Animaos!

AMPA: Guraso eskola / Escuela de madres y padres

Ostegun honetan, azaroak 9: "Etxetik kanpo lo egin". 14:45etik 16:15era, informatika gelan (122, 1. solairuan).

Este jueves, 9 de noviembre: "Dormir fuera de casa". De 14:45 a 16:15, en la gela de informática (122, 1ª planta).

2017/10/30

AMPA: Eskolan egondako orduak / Horas de permanencia en el centro

Gogorarazten dizuegu, Eskola Kontseiluan erabaki zen bezala, ikasle batek, asteko ordu guztiak batuta, ez du inoiz ere 40 ordu baino gehiago emango ikastetxean.

Horretarako, asteko 25,5 klase orduez gain, jantoki, zaintza zerbitzu eta eskola orduz kanpoko jardueretako orduak ere kontutan hartuko dira.




Os recordamos que tal y como se decidió en el Consejo Escolar, el número de horas de permanencia en el centro de un alumno/a nunca podrá exceder de 40 horas semanales.

Para ello, además de las 25,5 horas de clase semanales, se tendrán en cuenta también las horas de comedor, servicio de custodia y actividades extraescolares.

2017/10/27

AMPA: Eskola-jantokiak / Comedores escolares

Inkesta: Nola baloratzen dugu familiok eskola-jangela?

Eskola-jangelak hobetzea gure helburu nagusien artean egon da beti. Horregatik aurkezten dizuegu inkesta hau. Zuen iritzia ezagutu nahi dugu zuen seme-alaben elikadura eta osasuna hobetzeko. Baina ez hori bakarrik, eskola-jangelaren ereduak gure inguruan, eskolan eta familian duen eraginaren jakitun gara eta erantzunkide izan nahi dugu.

5 minutu baino ez dira. Lagundu gaitzazu eskola-jangelak hobetzen! Lagundu gaitzazu etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa eraikitzen!

https://docs.google.com/forms/d/1N7EjTAxrvlzHRbHZ4f4z-kZs4lcyzR4VVV_5S6RSGMg/viewform?edit_requested=true




Encuesta: ¿cómo valoramos las familias el comedor escolar?

La mejora de los comedores escolares ha sido siempre uno de nuestros objetivos principales. Esa es la razón por la que os presentamos esta encuesta. Queremos conocer vuestra opinión para conseguir mejorar la alimentación y la salud de vuestras hijas e hijos. Pero no solo eso. Somos conscientes del impacto que el modelo de comedor tiene en el entorno, en la escuela y en la familia, y queremos ser corresponsables.

Solo te pedimos 5 minutos. ¡Ayúdanos a mejorar los comedores escolares! ¡Ayúdanos a seguir construyendo la Escuela Pública Vasca del futuro!

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdRpt-1tB4DP4uc4_o1CqNJM8378GxlFWQeyBPjThvj6ga1Bg/viewform

INFO: Gurasoentzako gida / Guía para Madres y Padres

Vitoria-Gasteizko Udalak argitaratutako gida bat bidaltzen dizuegu. Gure ustez oso interesgarria.

Gidaren izenburua: "Adingabeak heztea Internet arriskurik gabe erabil dezaten".

Hemendik deskargatu dezakezue:
https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/28/96/32896.pdf



Os hacemos llegar una guía publicada por el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que creemos que os puede resultar de gran interés.

Se titula "Educar a los menores en el uso sin riesgos de Internet".

La podéis descargar desde aquí:
https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/28/95/32895.pdf

AMPA: Murrizketen kontra / En contra de los recortes


AMPA: Orturako laguntza deialdia / Solicitud de colaboración para el huerto


2017/10/04

AMPA: Asamblea / Batzarra (2017-2018)

AMEZTI-TXIKI guraso elkartearen 2017-2018 ikasturteko ezohiko batzarra:
  • Lekua: Zabalgana ikastetxeko liburutegian (Lehen Hezkuntzako sarreratik)
  • Data: 2017/10/17, asteartea
  • Lehenengo deialdia: 16:30
  • Bigarren deialdia: 16:45
Gaiak:
1. 2016-2017 ikasturteko memoria
2. 2017-2018 ikasturterako helburuak eta aurrekontua.
3. Kontuak eta bazkideen kopurua
4. Estatutuen eguneraketa (PROPOSAMENA DESKARGATU)
5. Zuzendaritza berritzea
6. Galde-eskeak

Oharrak:
•    Ikastetxeko guraso guztiok zaudete gonbidatuta, elkarteko bazkide izan zein ez izan, baita eskola komunitateko kide zareten guztiok ere.
•    Zaintza zerbitzua behar izanez gero, jarri mesedez gurekin harremanetan: ameztitxiki@gmail.com



Asamblea extraordinaria del curso 2017-2018 del AMPA AMEZTI-TXIKI:
  • Lugar: Biblioteca del centro Zabalgana (por la entrada de Primaria)
  • Fecha: 2017/10/17, martes
  • Primera Convocatoria: 16:30
  • Segunda Convocatoria: 16:45

Orden del día:
1. Memoria del curso 2016-2017
2. Objetivos y presupuesto para el curso 2017-2018
3. Estado de cuentas y familias socias
4. Actualización de estatutos (DESCARGAR PROPUESTA)
5. Renovación de la junta directiva
6. Ruegos y preguntas

Notas:
•    Están invitadas todas las familias pertenecientes al centro, sean socias o no de la asociación, así como el resto de miembros de la comunidad escolar.
•    En caso de necesitar servicio de guardería, poneos por favor en contacto con el AMPA: ameztitxiki@gmail.com

2017/10/02

AMPA: Kuotak / Cuotas (2017-2018)

Gogoratzen dizuegu gaur 2017-2018 ikasturteko guraso elkartearen kuotak pasatuko ditugula bankutik (20 euro).

Nahasteak ekiditeko, jakin ezazue hauek dira guraso elkarteak urte osoan bankutik pasatzen dituen ordainagiri bakarrak. Kurtso hasieratik pasatu dizkizuetenak (nahiz eta nonbaiten AMPA Amezti-Txiki agertu), eskolako ordainketak dira (liburuak, materiala).

Ordainagiriren bat itzultzen bada (edozein arrazoiagatik), familiari abisatzen saiatuko gara konpondu dezan. Dena den, urriaren 17ko batzarrerako eguneratuta ez dauden kuotak, borondatezko bajatzat hartuko da.



Recordad que a partir de hoy pasaremos por el banco el recibo de la cuota del AMPA correspondiente al curso actual 2017-2018 (20 euros).

Para evitar confusiones, os informamos de que estos son los únicos recibos que gira el AMPA en todo el año. Los que os hayan pasado hasta ahora en este comienzo de curso (aunque en algún sitio aparezca AMPA Amezti-Txiki), son recibos del colegio (libros, material).

Si algún recibo es devuelto (por el motivo que sea), procuraremos avisar a la familia para que lo subsane. En todo caso, las cuotas que no estén al día para la asamblea del 17 de octubre, se considerarán baja voluntaria.

2017/09/29

AMPA: Guraso eskola / Escuela de padres y madres (2017)

GURASO ESKOLA, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak doan eskaintzen duen programa bat da, profesional batek zuzenduta, gure seme-alabak hobeto ezagutzen lagunduko gaituena.

Aurten, Belén Martinez (IPACEko psikopedagogoa) gurekin egongo da eta berak gure saioak gidatuko ditu. Seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan gurasoak prestatu, motibatu, kezkak azaldu eta esperientziak partekatzeko gune bat izango dugu.

Bi ostegunero eskolako informatika gelan bilduko gara 14:45etik 16:15era. Guztira 13 saio izango dira. Behin betiko egutegia prest dugunean, eskolako web orrian jarri dugu: www.zabalganaeskola.org.

Aurtengo lehen saioa datorren ostegunean, urriak 5, izango da eta bertan ikasturtean zehar garatuko diren gaiak aukeratuko ditugu.

Eta zalantza edo proposamenen bat planteatu nahiko bazenigu, edo saioetara etorri, baina ezinezkoa baduzu lehen bilera honetara bertaratu, mezu bat bidali ahal diguzu ameztitxiki@gmail.com helbidera, edo ohartxo batean guraso elkartearen postontzian utzi.

Animatu zaitezte,ikasteko aukera ederra da eta!



LA ESCUELA DE PADRES Y MADRES son sesiones gratuitas que nos ofrece el Servicio de Educación del Ayuntamiento, dirigidas por un profesional  quien nos guiará a comprender mejor a nuestros niños y niñas para poder ayudarles.

Este curso estaremos con Belén Martinez (psicóloga del Centro de  IPACE). Nos dará pautas a seguir en cada tema. Podremos plantear nuestras inquietudes y compartiremos experiencias. Tendremos un espacio para nosotros/as que tanto nos preocupa la educación de nuestros hijos e hijas.

Nos reuniremos los jueves alternos  de 14:45 a 16:15 en el aula de informática, con un total de 13 sesiones. El calendario, cuando se concrete, se incluirá  en la página web del colegio: www.zabalganaeskola.org.

La primera sesión será este próximo jueves, 5 de octubre, en la cual elegiremos los temas de los que hablaremos durante el curso.

Y si te gustaría plantearnos alguna duda o sugerencia, o te gustaría acudir, pero no vas a poder asistir a esta primera sesión, puedes enviarnos un mensaje a ameztitxiki@gmail.com o dejarnos una nota en el buzón del AMPA

¡Animaos,aprenderemos muchas cosas!

2017/09/26

AMPA: Eskola orduz kanpoko jarduerak / Actividades extraescolares

Esteka honetan, aurtengo kurtsoko eskola orduz kanpoko jardueretan onartutakoen behin betiko zerrenda ikusi dezakezue:

http://www.zabalganaeskola.org/archivos/2017.09.zerrendak_listados.pdf

Erreklamazioak egiteko edo PLAZA LIBREETAN IZENA EMATEKO, email bat bidali behar duzue ameztitxiki@gmail.com helbidera, beti datu hauekin batera:
• UMEAREN IZEN-ABIZENAK.
• JARDUERA (EGUNA ETA ORDUA).
• HARREMANETARAKO TELEFONOA.



Desde el siguiente enlace os podéis descargar la lista definitiva de admitidos/as a las actividades extraescolares para este curso:

http://www.zabalganaeskola.org/archivos/2017.09.zerrendak_listados.pdf

Para cualquier reclamación o para apuntarse a las PLAZAS LIBRES, podéis enviar un email a ameztitxiki@gmail.com, indicando siempre estos datos:
• NOMBRE Y APELLIDOS DEL NIÑO/A.
• ACTIVIDAD (DÍA Y HORA).
• TELÉFONO DE CONTACTO.

2017/09/21

AMPA: Higikortasun osasungarria / Movilidad saludable

Guraso elkartetik, higikortasunaren astean parte hartu nahi dugu. Zehazki, kotxerik gabeko egunean.

Hori dela eta, ostiral honetan, hilak 22, inoiz baino gehiago bizikletarekin eskolara joatea animatzen zaituztegu. Eta arratsaldean, 17:00etan eskolatik irtengo den kalejiran parte hartzera ere gonbidapena luzatzen dizuegu. Auzoko bidegorrietatik ibilbide bat egingo eta gero, eskolan berriro bukatuko dugu. Bertan, frontoian, herri-merienda bat egingo dugu (bakoitzak berea eraman behar du).

Ume bakoitzak, heldu baten laguntza izan behar du, eta kaskoa eta eskolako petoa ekarri beharko lituzke.

Hainbat tailer eta ekintza antolatuko ditugu.

Animatu zaitezte!

OHITURA OSASUNTSUEN HEZKUNTZA BATEN DALDE



Desde el AMPA queremos participar como colegio en la Semana de la Movilidad y más en concreto en el día sin coches.

Por eso os animamos a todos a que este viernes 22 de septiembre, vayáis más que nunca con vuestros hijos e hijas al cole en bici. Y después, a la tarde, participéis en una kalejira  que saldrá desde el colegio a las 17:00, y dar a un paseo por los bidegorris del barrio. Finalmente, volveremos de nuevo al colegio, para celebrar una merienda popular en el frontón  (cada uno llevará la suya).

Cada niño/a deberá ir acompañado por un adulto, y se recomienda el uso del casco y del peto del colegio que todos los niños y las niñas ya tienen.

Habrá algunos talleres y actividades.

¡Os animamos a todos a participar!

POR UNA EDUCACIÓN EN COSTUMBRES SALUDABLES

2017/09/20

INFO: Kantari

https://alea.eus/kantari/



2017/09/19

AMPA: Laguntza-eskaera / Solicitud de colaboración

Guraso horiek:

Badira hainbat aita eta ama lanean hainbat arlotan guraso elkartean. Hala ere, zenbat eta gehiago izan, orduan eta gauza gehiago eta hobeto egin ahal izango dugu. Horregatik animatzen zaituztegu parte hartzera. Lagundu ahal duzue, adibidez, honako hauetan:

1.- Gure elkarteak landu behar dituen ildoak edo egin behar duen ekintza motak definitu.

2.- Lagundu aktiboki ekintza horiek martxan jartzen edo abian daudenak garatzen.

3.- Zuzendaritza batzordeko kidea izan.

Baita ere, guraso elkartearen edozein esparruari buruzko iradokizun edo proposamenak bidali ahal ditzakezue.

Anima zaitezte eta parte hartu elkartearen jardueretan, denontzat izango da aberasgarria. Nahi baduzue, bete dezakezue ondoko galdetegia eta utzi guraso elkartearen postontzian (postontzia eta bilera-gela, eskolako barnealdeko patioan daude).

E-posta bidez ere jar zaitezkete gurekin harremanetan: ameztitxiki@gmail.com.

Zuen iradokizun eta proposamenenen zain gaude, ahal bada urriaren 2a baino lehen, eta horrela urriaren 17an egingo dugun urteko batzar orokorrerako prest izango ditugu.

Eskerrik asko aldez aurretik, zuen arretagatik eta laguntzagatik.

Jaso gure agurra.



Estimadas familias:

Aunque ya hay madres y padres que colaboran en la asociación en diferentes ámbitos, cuantos más seamos, más cosas y mejor podremos hacer. Por lo que os animamos a participar en el AMPA. Podríais colaborar, por ejemplo en:

1.- Definir las líneas de trabajo o tipo de actividades que debería acometer esta asociación.

2.- Colaborar activamente en el desarrollo de esas actividades u otras que estén en marcha.

3.- Renovación de la junta directiva.

También podéis trasladarnos sugerencias o propuestas que tengáis sobre cualquier aspecto del AMPA.

Animaos y colaborad con la labor de la asociación, será enriquecedor para todos y todas. Podéis rellenar el formulario adjunto  y depositarlo en el buzón del AMPA (el buzón y el local de la asociación están en el patio interior de la escuela).

También podéis contactar con nosotros/as vía e-mail: ameztitxiki@gmail.com.

Esperamos vuestras sugerencias y propuestas, a ser posible antes del 2 de octubre, con el fin de poderlas tener de cara a la asamblea ordinaria anual del AMPA que celebraremos el 17 de octubre.

Gracias de antemano por vuestra atención y colaboración.

Un saludo.

2017/09/14

AMPA: Whatsapp-en bidez jakinarazpenak / Comunicación vía Whatsapp


Gogoratu gelako Whatsapp taldea badaukazue eta bide horretatik guraso elkartearen informazioa jaso nahi baduzue, taldeko pertsona baten mugikorraren zenbakia guri pasatu besterik ez duzue egin behar, bitartekari izan dadin. Pertsona horrek, gure mezuak jasoko ditu eta zuen taldera birbidaltzeaz arduratuko da besterik gabe



Nos gustaría recordaros que si tenéis grupo de Whatsapp de la clase y queréis recibir directamente por ese medio toda la información del AMPA, no tenéis más que enviarnos el número de móvil de una persona del grupo que será la que haga de enlace. Esta persona recibirá nuestros mensajes y simplemente se encargará de reenviarlos a vuestro grupo.


AMPA: Guraso elkartearen kuotak / Cuotas AMPA (2017/2018)

Jakinarazten dizuegu urriaren 2an guraso elkartearen aurtengo kuotak kobratuko direla (20€).

Edozein aldaketa egon bada, mesedez jakinarazi iezaguzue:
  • HELBIDERATZE KONTUAN ALDAKETAK.
  • HARREMANETARAKO DATUETAN ALDAKETAK (telefono eta eposta batez ere).
  • ELKARTEAN BAJA.

Horretarako, formulario hau guraso elkarteko postontzian utzi dezakezue (eskola barruko patioan, lehen hezkuntzako atearen ezkerraldean), edo email baten bidez bidali helbide honetara: ameztitxiki@gmail.com

Guraso elkarteko bazkide izan nahi baduzue baina oraindik ez baduzue egiteko aukerarik izan, izena emateko orria ere bete dezakezue.



Os informamos de que el 2 de octubre se cobrarán las cuotas del AMPA correspondientes al curso actual (20€).

Os rogamos que nos comuniquéis cualquier modificación que se haya podido producir:

  • CAMBIOS EN LA CUENTA DE DOMICILIACIÓN.
  • CAMBIOS EN LOS DATOS DE CONTACTO (email y teléfono sobre todo).
  • BAJA DE LA ASOCIACIÓN.

Para ello, podéis dejarnos el siguiente formulario con los cambios en el buzón del AMPA (en el patio interior, junto a la de la entrada de primaria), o enviárnoslo vía email a la siguiente dirección: ameztitxiki@gmail.com

También podéis utilizar la hoja de inscripción, por si os interesa asociaros al AMPA, pero aún no habéis tenido la opción de hacerlo.

2017/09/08

AMPA: Borondatezko eskola-asegurua. / Seguro escolar voluntario.

Kaixo,


Borondatezko eskola-asegurua eskatu zenuten familiei, baieztapen email bat bidali dizuegu.

Hemos enviado un email de confirmación a las familias que solicitasteis el seguro escolar voluntario.


Eskerrik asko.

AMPA: Eskola orduz kanpoko jarduerak / Actividades extraescolares


2017/09/04

AMPA: Zaintza zerbitzua / Servicio de Custodia

Gogoratzen dizuegu ostegun honetan, irailak 7, zaintza zerbitzuko bilera egingo dugula. Bertan, kurtsoko xehetasunak finkatuko ditugu eta zalantzak argitzen saiatuko gara. Arratsaldeko 17:00etan izango da, guraso elkartean.

Zerbitzu hau erabiltzeko asmoa baduzu, etorri zaitez.

Eta ezin bazara etorri, email bidali iezaguzu zure datuekin (izena, eposta eta telefonoa), eta zurekin harremanetan jarriko gara.



Os recordamos que este jueves, 7 de septiembre, realizaremos la reunión del servicio de custodia para fijar los detalles del curso y resolver las dudas que puedan surgir. Será a las 17:00 en el AMPA.

Si estás interesado/a en utilizar este servicio, acude

Y si por algún motivo no puedes venir, mándanos un mail con tus datos (nombre, email y teléfono), y nos pondremos en contacto contigo.

2017/06/23

AMPA: 3. hiruhileko laburpena / Resumen 3º trimestre

Esteka honetan, guraso elkartearen kurtsoko azken laburpena deskargatu dezakezue:

Dokumentu hauek web-orriko "Guraso Elkartea-Aktak" atalean ere dauzkazue eskuragarri.

Uda zoragarria opa dizuegu, eta datorren kurtsora arte!!



En el siguiente enlace se puede descargar el último resumen del curso del AMPA:
También podéis acceder a estos documentos desde la sección de "AMPA-Actas" de la web.

¡¡Que paséis un buen verano y hasta el curso que viene!! 


2017/06/19

AMPA: Zozketa / Rifa (2017)

Guraso elkartean sariak jasotzeko ordutegiak:
• Astelehenetik ostegunera, 9:00etan.
• Astelehen eta asteazkenean, 13:00etan.
• Astearte eta ostegunean, 15:00etan.

Horarios para recoger los premios en el AMPA:
• De lunes a jueves, a las 9:00.
• Lunes y miércoles, a las 13:00.
• Martes y jueves, a las 15:00.


Saritutako zenbakiak / Boletos premiados:
http://www.zabalganaeskola.org/archivos/SORTEOFIESTA2017.pdf

AMPA: Aurre-inskripzioak / Preinscripciones (2017-2018)

Esteka honen bidez, 2017-2018 ikasturterako aurre-inskripzioen azken zerrenda deskargatu ahal duzue:
http://www.zabalganaeskola.org/archivos/2017_2018_aurreinskripzioak_preisncripciones.pdf

Eta honekin batera, interesgarriak izan daitezkeen beste bi dokumentu bidaltzen dizkizuegu:
· Eskola orduz kanpoko jardueren araudia
· Eskola Kontseiluak, eskola barruan egon daitezkeen ordu kopuruen inguruko oharra



A través de este enlace podéis obtener el listado actualizado de preinscripciones para el curso 2017-2018:
http://www.zabalganaeskola.org/archivos/2017_2018_aurreinskripzioak_preisncripciones.pdf

Aprovechamos también para enviaros dos documentos que pueden ser de vuestro interés:
· Normativa de extraescolares
· Nota del Consejo Escolar acerca del número máximo de horas de permanencia en el centro

2017/06/13

AMPA: Bajak / Bajas (2017-2018)

Guraso elkarteko bazkideak izaten jarraituko ez duzuen familiak zuen umeak aurten eskola amaitzen dutelako, mesedez abisatu baja emateko eta datorren kurtsoko 2017-2018 kuota ez pasatzeko.



Aquellas familias que vais a dejar de ser socias del AMPA el año que viene porque vuestros hijos/as ya no van a estar en el cole, por favor avisadnos para que os demos de baja y no os pasemos la cuota del curso 2017-2018.

AMPA: Kurtso amaierako jaia / Fiesta de fin de curso

Gogoratu ostiral honetan ospatuko dugun jaian (ekainak 16), liburuak elkar trukatzeko txokoa egongo dela. Ondo dauden eta behar ez dituzuen liburuak ekarri eta aldatu itzazue!



Os recordamos que en la fiesta de este viernes 16 de junio habrá un rincón de intercambio de libros. ¡No os olvidéis de traer los libros que no necesitéis y que estén en buen estado para hacer trueque!

2017/06/02

AMPA: 6-7 urtekoentzako futbola / Fútbol 6-7 años

Kaixo,

Maiatzaren 30ean egin zen OOGan (Eskola Kontseiluan), azkenean ez zen 6 eta 7 urteko umeentzako futbol jarduera onartu. Beraz, datorren ikasturtean  jarduera hau ez da egingo.

Jarduera honen aurre-inskripzioa egin duzuen familientzako, bi aukera dauzkazue:

•    Aurre-inskripzio hori beste jarduera baterako erabili (esaguzue ze jarduerarako).

•    Kuotaren itzulpena eskatu (kontu zenbaki bat beharko dugu).

Edozein kasutan, informazioa honen bidez bidali dezakezue.

Mila esker, eta barkatu eragozpenak.



Kaixo,

En el OMR (Consejo Escolar), celebrado el pasado 30 de mayo, finalmente no se dio el visto bueno a la actividad de fútbol para niños y niñas de 6 y 7 años. Por lo tanto, esta actividad no se llevará a cabo el curso que viene.

Para las familias que hayáis realizado la preinscripción a esta actividad, tenéis dos opciones:

•    Utilizar esta preinscripción para otra actividad (indicadnos por favor para cual).

•    Solicitar la devolución del importe (necesitaremos un número de cuenta).

En cualquiera de los dos casos, podéis hacernos llegar la información desde aquí.

Eskerrik asko, y perdón por las molestias.

2017/05/22

AMPA: Eskola-orduz kanpoko jarduerak 2017-2018 / Actividades extraescolares 2017-2018

Gaurtik aurrera, eta ekainaren 9ra arte (ostirala), datorren ikasturteko (2017-2018) eskola-orduz kanpoko jardueren aurreinskripzioak egiteko epea zabaltzen da:
(Online-ordainketa TPV-aren bidez, astean zehar martxan jarriko da.)




A partir de hoy, y hasta el viernes 9 de junio, se abre el plazo para formalizar las preinscripciones de las actividades extraescolares del curso que viene (2017-2018):
(El pago online a través del TPV se activará a lo largo de la semana)



2017/05/15

AMPA: Badator!! - ¡¡Ya llega!!

Jakingo duzuen bezala, ekainaren 4an (igandea),  Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dugu Zabalganan. Hori dela eta, aukera sorta erraldoi bat prestatzen ari gara: Pirritx eta Porrotx, kontzertuak, antzerkia, magia, dantza plaza, kalejira, txaranga, tailerrak, puzgarriak, jolasak, rokodromoa, … Laster, programa osoa helaraziko dizuegu.

Baina momentuz behar duguna, zuen laguntza da. Boluntarioak behar ditugu behar den guztian laguntzeko. Jendetza ugari espero dugu, beraz esku asko behar izango ditugu. Lan errazak izango dira (ez dira barrako txandak egin beharko).

Beraz, eskolako aita eta ama guztioi deialdia zabaltzen dizuegu ahal duzuen heinean laguntzeko, festa paregabea izan dezagun.

Animatzen bazara, email bat idatzi (edo ohartxo bat guraso elkartearen postontzian utzi), datu hauekin:
• IZEN-ABIZENA.
• HARREMANETARAKO TELEFONOA.
• NOIZ LAGUNDU AL DUZU? (goizean, eguerdian, arratsaldean, edozein ordutan, …)

ANIMATU ZAITEZ, DENON ARTEAN ERRAZAGOA IZANGO DA!!



Como ya sabréis, el domingo 4 de junio se celebrará la fiesta de la Escuela Pública Vasca en Zabalgana. Estamos preparando un amplio abanico de actividades para que txikis y mayores disfrutemos de un gran día: Pirritx eta Porrotx, conciertos, teatro, magia, dantza plaza, kalejira, txaranga, talleres, hinchables, juegos, rocódromo, ... En breve os pasaremos el programa completo.

Ahora, lo que necesitamos es vuestra colaboración. Nos hacen falta voluntarios/as para poder echar una mano en todo lo que se necesite. Se espera una gran afluencia de gente, así que necesitamos muchas manos. Serán tareas sencillas (no se tienen que hacer turnos de barra).

Por lo tanto, os hacemos un llamamiento a todas las amas y los aitas del cole a que colaboréis en la medida de lo posible para que la fiesta salga lo mejor posible.

Si te animas, escríbenos un email (o deja un nota en el buzón del AMPA), indicando:
• NOMBRE y APELLIDO.
• TELÉFONO DE CONTACTO.
• ¿CUANDO PUEDES AYUDAR? (mañana, mediodía, tarde, cualquier hora, ...).

¡¡ANÍMATE, CONTAMOS CON CONTIGO!!


AMPA: Barnetegi txikia / Fin de semana en euskera

Aurtengo barnetegi txikia atzeratu da ekainaren 17 eta 18ko asteburura.
Oraindik dago lekua. Apobetxatu aukera!



Se atrasa el fin de semana en euskera al 17-18 de junio.
Todavía quedan plazas. ¡Apovechad la oportunidad!

2017/05/04

AMPA: LOMCEri planto / No a la LOMCE

LOMCEri planto

Aurten ere, Lomce eta Heziberrik planteatzen dituen frogak berriro egin nahi dituzte 3. eta 6. mailako ikasleei. Honen aurrean gure desadostasuna adierazteko, bihar elkarketa bat egingo dugu eskola aurrean guraso, irakasle eta ikasleak.

Beraz, LOMCEren kontrako Zabalgana eskolako taldeak deia egiten dizue familia guztiei ostiral honetan, hilak 5, goizeko 8:45tik 08:55era eskolako atearen aurrean elkartzeko.

Etor zaitez!



No a la LOMCE

Este curso, de nuevo, se quieren llevar a cabo los exámenes que plantea la Lomce y Heziberri al alumnado de 3º y 6º. Para mostrar nuestro desacuerdo, mañana nos concentraremos frente al colegio padres y madres, profesores/as y alumnos/as.

Desde el grupo en contra de la LOMCE del colegio Zabalgana hacemos un llamamiento a todas las familias a concentrarse mañana viernes, 5 de mayo, de 8:45 a 8:55 en la entrada del cole.

¡Anímate y acude!

AMPA: Era positiboan hazten / Educando en positivo

Era positiboan hazten

Hurrengo maiatzaren 9an (asteartea) 16:45ean “Era Positiboan hazten” hitzaldia egingo da Noralai-k emanda. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Interesatuta egonez gero, ondorengo datu hauek bidali iezaiguzue:
  • Ama/aitaren izen-abizenak
  • Telefonoa
  • Emaila
  • Umeen adina
  • Zaintza?
  • Guraso elkarteko bazkide?
Izena emateko azken eguna: maiatzak 5 (ostirala).




Educando en positivo

El próximo 9 de mayo (martes) a las 16:45h. se llevará a cabo la charla “Educando en Positivo” impartida por Noralai. La charla será en castellano.

Si estáis interesados/as en acudir, hacednos llegar al AMPA los siguientes datos:
  • Nombre y apellidos del padre/madre
  • E-mail
  • Número de teléfono
  • Edad de los niños/as
  • ¿Custodia?
  • ¿Socios del AMPA?
 Fecha tope para apuntarse: viernes, 5 de mayo.

2017/04/20

AMPA: Barnetegi txikia / Fin de semana en euskera

Barnetegi txikia maiatzaren 6an eta 7an.
Oraindik badago lekua!
Izena emateko epea: apirilaren 26a arte.



Fin de semana en euskera el 6 y 7 de mayo.
¡Aún quedan plazas!
Plazo de inscripción abierto hasta el 26 de abril.

2017/04/12

AMPA: 2. hiruhileko laburpena / Resumen 2º trimestre

Esteka honetan, guraso elkartearen azken laburpena kontsultatu dezakezue:
Dokumentu hauek web-orriko "Guraso Elkartea-Aktak" atalean ere dauzkazue eskuragarri.



En el siguiente enlace se puede consultar el último resumen del AMPA:
También podéis acceder a estos documentos desde la sección de "AMPA-Actas" de la web.

2017/04/06

AMPA: Barnetegi txikia 2017 / Fin de semana en euskera 2017


BARNETEGI TXIKIA
  • Nahiko zenuke seme/alabek laguntxoekin euskaraz egitea?
  • Nahiko zenuke ikustea euskara ez dela bakarrik eskolan eta irakaslearekin hitz egiteko hizkuntza bat?
  • Zuen artean ere euskaraz egitera ohitu nahiko zenuke?
  • Beste familia euskaldun batzuekin jolastu eta ondo pasatu nahi duzue?

Praktikatu euskara familian. Erakutsi seme/alabari euskaraz bizi daitekeela. Asteburu pasa ederra, ekintzaz betea, ondo pasatzeko eta euskaraz egiteko ohitura hartzeko.

Maiatzaren 6 eta 7an, Tertangan.



FIN DE SEMANA EN EUSKERA

  • ¿Te gustaría que tu hijo o hija hablara con sus amigos/as en euskera?
  • ¿Te gustaría que no lo vieran como una lengua sólo para el cole y con el profesorado?
  • ¿Te gustaría ir tomando la costumbre de hablarles en euskera?
  • ¿Quieres disfrutar junto a otras familias en euskera?

Practica el euskera en familia. Muestrále a tu hija o hijo que se puede vivir en euskera. Fin de semana repleto de actividades para pasarlo bien e ir adquiriendo la costumbre de comunicarse en euskera.

Tertanga, 6 y 7 de mayo.

2017/03/21

INFO: Aurkezpena / Presentación


Presentación de la guía práctica:
"Izena eta izana ezbaian. Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizkeria"
("Nomenclator vasco y discriminación por sexo").

El jueves 23 de marzo a las 17:00 en el colegio Mariturri.
(Duración: 1 hora y media. Idioma: Euskera)

2017/03/13

AMPA: Bizikleta festa / Fiesta de la bicicleta


AMPA: Korrika festa (martxoak 25) / Fiesta de la Korrika (25 de marzo)

Bi urtero bezala, Korrikarekin batera, auzoko IGE eta elkarte ezberdinen partez ekintza ezberdinak prestatzen ari gara martxoaren 25erako (larunbata). Lehendabizi, auzoko kaleetatik gure Korrika propioa egingo dugu, eta amaitzeko, Zabalgana eskolan primerako festa ospatuko da.

Dena prest dugu, bakarrik aurrera eramateko eskuak falta zaizkigu. Laguntzeko bi aukera dituzu:
  • Ibilibidean zehar lagundu.
  • Barrako txanda egin (ordu 1).

Animatu, eta zure datuekin email bat bidali.



Como cada dos años con la llegada de la Korrika, desde las diferentes AMPAs y asociaciones del barrio estamos preparando una serie de actividades para el sábado 25 de marzo. Primero haremos nuestra propia Korrika por las calles del barrio, y acabaremos con una gran fiesta en el CEIP Zabalgana.

Ya tenemos casi todo preparado, pero nos faltan manos para llevarlo todo a cabo. Puedes ayudarnos de dos maneras:
  • Echar una mano durante el recorrido.
  • Turno en la barra (1 hora).
Anímate, y escríbenos un email con tus datos de contacto.

Eskerrik asko!

AMPA: Korrika 2017 ekintzak / Actividades Korrika 2017


Sábado, 18 de marzo (11:00h)
Plantación de árboles a favor del euskera
Junto al puente nuevo de Borinbizkarra

2017/03/08

AMPA: Punto de encuentro / Topagunea


Gure eskolan hizkuntza asko dago, daukagun aberastasuna itzela da. Guraso elkartetik, eskolarekin  batera, arlo hau lantzen ibili gara (inkestak, Lingolang proiektua, ...).

Orain, hizkuntzen arteko topagunea sortu nahi dugu. Ikastetxeko aita eta ama bakoitzak bere hizkuntza izanik, euskara erabiliko dugu zubi gisa. Dinamizatzaile bat izango dugu eta hamar saio egingo dugu aurten. Ez da beharrezkoa euskaraz jakitea, ezta gaztelaniaz ere. Erabat dohainik da (Gasteizko Udalak diruz laguntzen du eta Euskaltzaleen Topaguneak dinamizatzen du). Hartu behar den konpromiso bakarra da parte hartzearena, bakoitzak ahal duen neurrian.

Animatzen bazara, edo gehiago jakin nahi baduzu, etorri ostegun honetan, martxoak 9, guraso elkartera, arratseko 16:45ean.

Eta etortzerik ez baduzu, baina proiektua interesatzen bazaizu, bidali ondorengo datuak: izen-abizenak, telefonoa/eposta, eta hitz egiten dituzun hizkuntzak.

Anima zaitez!




La riqueza lingüística de nuestro centro es un gran tesoro. Desde el AMPA, y en colaboración con el centro, llevamos ya un tiempo trabajando el tema (encuestas, proyecto Lingolang, …).

Ahora, queremos crear un punto de encuentro entre las diferentes lenguas. Cada madre y padre aportará la suya propia, pero utilizaremos el euskera como nexo. Contamos con el apoyo de una persona dinamizadora, y para este año se prevén 10 sesiones. No es necesario saber euskera, ni castellano, y es totalmente gratuito (está subvencionado por el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz). El único compromiso que hay que tomar es el de participar, cada cual en la medida que pueda.

Si te interesa, o quieres saber más, nos vemos este jueves, 9 de marzo, a las 16:45 en la sala del AMPA.

Si no puedes venir, pero te interesa el proyecto, envíanos estos datos: nombre y apellidos, teléfon/email, y las lenguas que hablas.

¡Anímate!

INFO: Lehiaketa / Concurso