2014/12/18

INFO: Badatoz Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara!

Ostiralean, abenduak 19, berriz ere Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara etorriko dira. Beraz auzokide guztiok hitzordua dugu biei harrera egiteko, eta euren omenez ospatuko den jaialdiaz gozatzeko

Zabalganako basotik iritsiko dira, horregatik arratsaldeko 18:00etan basoaren sarreran (Mariturriko Bulebarraren 26garren zenbakian) itxarongo diegu eta ondoren kalejiran joango gara auzoan zehar Zabalgana ikastetxeraino. Bertan jaialdia egingo dugu Mari Domingi eta Olentzerorekin batera, dantzak, kantak eta beste hainbat ekintza egongo direlarik beren etorrera ospatzeko. Besteak beste,Armentia, Mariturri eta Zabalganako eskoletako dozenaka haurrak dantzatuko zaizkie gure
protagonistei.

Hotza egingo duela aurreikusten da eta Olentzerok eta Mari Domingik haurrak zaindu nahi dituztenez, jaialdiaren bukaeran txokolate beroa egongo da Haurrek auzoko bi ikastetxeetan ikasten ari diren dantza eta abestiekin batera, Olentzerok eta Mari Domingik haur eta ez hain haur direnen eskutitzak jasoko dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi Batzordeak deia luzatzen dizue: ostiralean, arratsaldeko 16etan Zabalgana ikastetxean antolaketa lanetan banatzeko. Zuen laguntza behar dugu ta.

Cita para ayudar en tareas en la Organización del Olentzero y Mari Domingi: este viernes a las 16:00 en el CEP de Zabalgana. Si puedes, acude!!

ZABALGANA BATUZ AUZO ELKARTEA.

2014/12/13

INFO: Zinema Euskaraz bueltan dator!


Gabonetan zinemaz gozatu nahi? OLENTZERO pelikularekin gatoz euskaraz gozatzera. Abenduaren 20an, 3 urtetik gorakoentzat izango da, goizeko 10:30etatik 13:00ak arte zabalganako AUZO ELKARTEAN. Pelikularen ostean tailerra egingo dugu, beti bezala.

2014/12/12

INFO: Araski - Ciclo de jornadas: Deporte y mujer

Buenos días,

Araski ha organizado para los días 17,18 y 19 de diciembre un ciclo de jornadas en el que la mujer y el deporte van a ser los protagonistas. Este es el enlace directo a la noticia: http://www.araski.com/cas/noticiasdet.asp?id=2793.

La entrada es libre y gratuita.

INFO: Jardunaldiak abendua / Diciembre 17-18 Jornadas


Datorren abenduaren asteazkena eta ostegunean, ARABAKO HIZKUNTZAK ETA HIZTUNAK MUNDU ELEANITZEAN izeneko jardunaldiak izango dira Artium Museoaren konferentzia gelan, Arabako Foru Aldundiak antolatuta. Jardunaldiak Artium Museoaren konferentzia gelan, 18:30ean hasita, itzulpen zerbitzua izango da nahi duenarentzat. Sarrera doan.

-----------------------

El próximo miércoles y jueves tienes una cita con "LAS LENGUAS Y HABLANTES DE ALAVA EN UN MUNDO MULTILINGÜE" que se celebrará en el Museo Artium organizada por la Diputación Foral de Alava. Las jornadas serán en la sala de conferencias del museo Artium, y darán comienzo a las 18:30. Habrá un servicio de traducción para quien esté interesado. La entrada es gratis.

Info+ www.euskaraba.com