2019/06/17

(AMPA) INKESTA: Ibilbide Seguruen Mapa. / ENCUESTA: Mapa de Itinerarios Seguros.

Orain dela hilabete bat eskolara oinez joateko ibilbide seguruen mapa aurkeztu genizuen (*). Behin erabiltzeko aukera izan eta gero, zuen iritziak eta iradokizunak jaso nahiko genituzke mapa hobetzeko asmoz.

Horretarako, ondorengo inkesta txiki hau betetzea eskertuko genizueke. Ez dizue bi minutu baino gehiago emango.

INKESTA BETE: https://forms.gle/hvvh7AHtGJLCk89u9

Mila esker zuen laguntzagatik.

(*) Mapa deskargatu



Hace poco más de un mes os presentamos el mapa de itinerarios seguros para acudir a pie a la ikastola (*). Una vez que ya hemos tenido tiempo de utilizarlo, nos gustaría recabar vuestras opiniones y sugerencias con el fin de poder mejorarlo.

Para ello, os agradeceríamos que rellenaseis esta pequeña encuesta. No os va a suponer más de dos minutos.

RELLENAR ENCUESTA: https://forms.gle/hvvh7AHtGJLCk89u9

Gracias por vuestra colaboración.

(*) Descargar mapa

2019/06/11

AMPA: Eskolaz kanpoko jarduerak 2019-2020 / Actividades extraescolares 2019-2020

2019-2020 ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETAN
IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

Azken eguna: Ekainak 18, asteartea





ABIERTO EL PLAZO PARA LA PREINSCRIPCIÓN
EN LAS ACTIVIDADES EXTRAESCOLARES 2019-2020

Último día: Martes 18 de junio



2019/06/03

AMPA: Borondatezko eskola asegurua / Seguro escolar voluntario

Ondorengo PDFan borondatezko eskola aseguruari buruzko informazio guztia duzue.


Izena emateko epea: ekainaren 3tik 21era.



En el siguiente PDF tenéis toda la información sobre el seguro escolar voluntario.


Plazo de inscripción: del 3 al 21 de junio.

2019/05/30

AMPA: Abenturak Zabalganan / Aventuras en Zabalgana

Jakingo duzuen bezala, aurreko apirilaren 12an udaberriko festa ospatu genuen. Han, jarduera ezberdinen artean, ipuin kolaboratibo bat egin genuen. Bertan, umeek beraien ideiak eta marrazkiekin parte hartu zuten. Txukundu eta forma pixka bat eman eta gero, hemen duzue emaitza. Ea gustukoa duzuen:

Deskargatu: 



Como ya sabréis, el pasado 12 de abril celebramos la fiesta de la primavera. Entre otras muchas actividades, una de las que se llevó a cabo fue la creación de un cuento colaborativo, en la que los niños y niñas participaron con sus ideas y dibujos. Después de pulirlo un poco y sacarle brillo, este es el resultado. Esperamos que os guste.

Descargar:

2019/05/13

AMPA: Barnetegi txikia / Fin de semana en euskera

Maiatzaren 25 eta 26an aurreikusita zegoen "Barnetegi txikia" jarduera azkenean ezin izango da egin ez baitu inork izena eman.

Aurten, eta horren inguruko hainbat eskaera jaso eta gero, formatua aldatu nahi izan dugu eta euskara gutxi edo ez dakiten familiei zuzendu nahi izan diogu. Baina badirudi inor ez dela animatu.

Datorren urtean beste buelta bat emango diogu.

- Eskolako Euskara Taldea.



La actividad del "Fin de semana en euskera y en familia" que teníamos prevista para los días 25 y 26 de mayo, finalmente ha quedado suspendida ya que no se ha apuntado nadie.

Este año, y dando respuesta a diferentes peticiones que nos habían llegado, habíamos cambiado el formato para enfocarlo a las familias que no sabían o sabían poco euskera, pero parece que no se ha animado nadie.

El año que viene le volveremos a dar otra vuelta.

- Eskolako Euskara Taldea.

AMPA: Euskal Eskola Publikoaren jaia / Fiesta de la Escuela Pública Vasca

Urtero bezala, Euskal Eskola Publikoaren Jaia berriro hemen dago. Aurten, ekainaren 2an (igandea), ospatuko da Errenterian “Makina bat taupada” lelopean. Hemen duzu informazio guztia: https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus

Jaira autobusean joan nahi baduzu, guraso elkartearekin harremanetan jarri, bai emailez (ameztitxiki@gmail.com) bai wthasapp-ez (945.06.48.61), ondorengo datua hauek adieraziz: izena, telefonoa eta zenbat izango zarete.

Izena emateko azken eguna igande honetan izango da (hilak 19).

Animatu!



Como todos los años, se acerca una nueva edición de la Fiesta de Escuela Pública Vasca. Este año será el domingo 2 de junio en la localidad Guipuzcoana de Rentería bajo el lema "Makina bat taupada" ("Un montón de latidos"). Aquí tienes toda la información: https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/es/

Si te gustaría acudir a dicha fiesta en autobús, puedes ponerte en contacto con el AMPA a través del email (ameztitxiki@gmail.com) o del whatsapp (945.06.48.61) e indicarnos un nombre y teléfono de contacto, así como cuántas personas sois. 

El último día para apuntarse es este domingo 19 de mayo.

¡Animaos!

2019/05/06

AMPA: Ibilbide seguruak / Itinerarios seguros



Familia agurgarriak,

Azkenaldi honetan gai honekin lanean ibili eta gero, hemen duzue auzoko leku ezberdinetatik eskolara joateko prestatu dugun ibilbide seguruen lehen mapa.

Ikusi dezakezuen bezala, bertan etxebizitzez osatutako irla edo etxadi ezberdinak komunikatzen dituzten bideak planteatzen dira eskolaraino heltzeko. Bide hauek momentuz seguruenak izan daitezkeela uste dugu, baina hori ez du esan nahi logikoenak edo zuzenenak direla.

Mapa prestatzeko eremu ezberdinak kontutan izan ditugu: familiak non bizi diren, nondik mugitzen den jendea, zeintzuk dira gehien erabiltzen diren bideak, zebra-bideak non dauden, semaforoak, …

Mapa honek hainbat helburu ditu:

• Auzoko edozein puntutik eskolara joateko seguruen ikusten ditugun bideak seinalatu.

• Jende gehienak ibilbide horiek erabiltzea, eta horrela nabariagoak izatea bakoitzak bere bidea erabiltzearekin alderatuta.

• Udaletxeari puntu zehatz hauetan segurtasuna indartzea eskatuko diogu. Eta baita ere, logikoagoak izanda, arriskutsuagoak diren beste puntuetan.

Jakin badakigu mapa hau hobetu daitekeela, baina lehen pausu bat da. Guraso elkartetik familia guztiak animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabekin batera ibilbide hauek probatu eta erabiltzeko geratzen diren kurtsoko bi hilabete hauetan, eta gero zuen ekarpenak bidali guztion artean borobiltzeko.

Mila esker zuen laguntzagatik.




Estimadas familias,

Después de un tiempo trabajando en este tema, nos gustaría presentaros por fin el primer mapa de itinerarios seguros para llegar a pie a la ikastola desde diferentes puntos del barrio.

Como podréis ver, en él se plantean una serie de caminos que comunican las diferentes islas o manzanas de viviendas hasta llegar al centro escolar. Son los caminos que, por el momento, pueden considerarse más seguros (lo que no quiere decir que sean los más rectos o lógicos).

Para su elaboración hemos tenido en cuenta diferentes aspectos: dónde viven las familias, cuáles son las zonas más transitadas, cuáles son las rutas habituales, dónde están los pasos de cebra, los semáforos, etc.

Este mapa tiene varios objetivos:

• Señalar los itinerarios que consideramos más seguros para llegar desde cualquier punto del barrio hasta la ikastola.

• Conseguir que la mayoría de la gente utilice esos itinerarios, siendo así más visibles que al ir cada uno/a por su camino.

• Incidir ante el ayuntamiento para reforzar la seguridad en estos puntos concretos; o en otros puntos que, aun siendo más lógicos, son menos seguros.

Sabemos que este mapa es mejorable, pero es un primer paso. Desde el AMPA nos gustaría animaros a todas las familias a que probéis y utilicéis estos itinerarios junto a vuestros hijos e hijas durante los dos meses que quedan de curso, y nos hagáis llegar vuestras aportaciones para así ir dándole forma entre todos y todas.

Gracias por vuestra colaboración.

AMPA: Barnetegi txikia / Fin de semana en euskera


2019/03/27

AMPA: Familia barnetegia. / Barnetegi en familia.

Euskara batzordetik, ikasturte amaierara begira familia-barnetegiaren jarduera prestatzen hasiko gara. Aurten, eskaera ezberdinak jaso eta gaiari buelta bat eman eta gero, jarduera hau bi data ezberdinetan egitea aurreikusita daukagu. Batetik, urtero egiten duguna, eta bestetik, euskara gutxi edo ezer ez dakiten familiei zuzenduta. Oraindik ez daukagu oso argi nola antolatu, baina honen helburua interesa duten familia guztiek parte hartzeko aukera izatea da.

Iaz azkenean ez genuen lortu antolatzea (jende, denbora eta data libreen faltagatik). Espero dugu aurten berriro jarduera egitea posible izatea.



Desde la comisión de euskera, vamos a empezar a mirar el tema del barnetegi en familia de cara al final del curso. Este año, después de diversas solicitudes y de haberle dado una vuelta al tema, vamos a intentar realizar esta actividad en dos fechas diferentes. Una como todos los años, y la otra abierta a familias que tengan poco o ningún conocimiento de euskera. Todavía no sabemos exactamente cómo hacerlo, pero la idea es que puedan participar todas las familias que estén interesadas.

El año pasado finalmente no pudimos realizarlo (por falta de tiempo, de gente y de fechas disponibles). Esperamos que este año se pueda volver a realizar la actividad.

AMPA: Taller del huerto. / Ortuko tailerra.


2019/03/25

AMPA: Itinerarios seguros. / Ibilbide seguruak.

Kaixo,

Guraso elkartetik egunero etxetik eskolara familiek egiten duzuen ibilbidea jakin nahiko genuke.

Honen asmoa zera da: ahal den informazio guztia jasotzea auzo mailan ibilbide seguruen mapa bat prestatzeko.

Bost minutu baino gutxiago beharko dituzue eta guretzako oso informazio baliagarria izango da.

Galdetegira sarbidea:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfK436O7paH-r1IpYoT38inxeRym6hG-SLwkjMQ-rwYywLDzg/viewform?usp=sf_link

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!



Kaixo,

Desde el AMPA nos gustaría conocer el camino de ida y vuelta a la ikastola que hacéis diariamente las familias.

La idea es recabar toda la información posible con el fin de poder crear un mapa de itinerarios seguros a nivel de barrio.

No os va a suponer ni cinco minutos y es una información muy importante para nosotros.

Puedes acceder al cuestionario desde aquí:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfK436O7paH-r1IpYoT38inxeRym6hG-SLwkjMQ-rwYywLDzg/viewform?usp=sf_link

¡Gracias por vuestra colaboración!

2019/03/14

AMPA: Korrikaren jaia / Fiesta de la Korrika


Jakingo duzuenez, aurten Korrika Gasteizen amaituko da. Giroa berotzen hasteko, beti bezala, auzoko Korrika jaia prestatzen ari gara.

Festa hau Zabalgana Eskolan ospatuko dugu martxoaren 30ean (larunbata), eta auzoko kolektibo eta guraso elkarte ezberdinen artean antolatuko dugu. Bertan, tailerrak, jolasak, musika eta dantza egongo dira.

Baina, horretarako, beti bezala zuen laguntza behar izango dugu egun horretan bertan: goizean dena muntatzeko, pintxoak prestatzeko, baita ere barran edo materiala saltzen egoteko.

Animatu eta auzoko Korrikaren festan lagundu! Gurekin harremanetan jarri.

Eskerrik asko!



Como ya sabréis, este año la Korrika termina en Gasteiz. Como en todas las ediciones, y para ir calentando el ambiente, estamos preparando la fiesta de la Korrika del barrio.

Esta fiesta se celebrará en la Ikastola Zabalgana el sábado 30 de marzo, y la estamos preparando entre diferentes colectivos y AMPAs del barrio. Contaremos con talleres, juegos, música y dantza.

Pero para ello, como siempre, necesitamos vuestra colaboración para ese día: montar todo a la mañana, preparar pinchos, atender la barra o el puesto de venta de material.

Anímate a echar una mano en la fiesta de la Korrika del barrio, y ponte en contacto con el AMPA. ¡Te esperamos!

Eskerrik asko!

2019/03/03

AMPA: Inauterietako festa. / Fiesta de carnaval.

INAUTERIETAKO FESTA

Bizkotxo txapelketako sailkapena:
1.- James Youds.
2.- Nacera Ghassoul.
3.- Joana Rozas.

Zozketako zenbaki sariduna: 174.

Mila esker guztioi parte hartzeagatik. Bereziki bizkotxoekin animatu zineten gurasoei. Benetan goxoak zeuden. Datorren urterako gehiago eta hobeagoa. Eskerrik asko!



FIESTA DE CARNAVAL

Clasificación del concurso de bizcochos:
1.- James Youds.
2.- Nacera Ghassoul.
3.- Joana Rozas.

Número premiado en el sorteo: 174.

Los/las ganadoras podéis poneros en contacto con el AMPA.

Muchas gracias a todos y todas por participar. Y sobre todo a los aitas y amas que os animasteis con los bizcochos. Estaban todos riquísimos. El año que viene, más y mejor. ¡Gracias!

2019/02/28

AMPA: Inauterietako festa. / Fiesta de carnaval.

Gogoratu ezazue:

- Bizkotxo txapelketara izen eman duzuenok, bihar guraso elkartera eraman beharko dituzue 9:00etatik 9:30era edo 14:30etik 15:00etara. Ez ahaztu osagaien zerrenda.

- Festan liburu-trukea egiteko aukera dago. Ekarri itzazu etxetik aldatu nahi dituzunak.

- Txokolatearen tiketarekin kamiseta bat zozketatuko da. Ez ezazu bota zakarrontzira.

Etor zaitezte bihar festara, eta ez ahaztu mozorroa!



Recordad:

- Las personas que se han apuntado al concurso de bizcochos deberán dejarlo en el AMPA, mañana viernes de 9:00 a 9:30 o de 14:30 a 15:00. No olvidéis la lista de ingredientes.

- En la fiesta habrá trueque de libros, trae los que quieras cambiar.

- Con el ticket del chocolate se sortea una camiseta. No lo tires.

¡Os esperamos a todos y todas mañana con vuestro disfraz!



2019/01/31

AMPA: Agate deuna / Santa Águeda (2019)


AGATE DEUNA 2019

Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren bezpera da.  Eta urtero bezala auzotik abestera irtengo gara. Hau da plana:

• 17:15 - Eskolako sarreran geratuko gara. Eskola orduz kanpoko jarduerak amaitu arte itxaroten dugun bitartean entseatuko dugu.

• 17:30 - Eskolatik irtengo gara Nazio Batuak kalean zehar gizarte etxerako bidean. Bidean abesteko zenbait geldialdi egingo ditugu.

• 18:00 - Gizarte etxeko plazara helduko gara eta auzoko beste abesbatzekin batera abestu eta mokaduren bat jango dugu.

Animatu zaitez, eta ez ahaztu zure makila!






SANTA ÁGUEDA 2019

El lunes que viene, 4 de febrero, es la víspera de Santa Águeda. Y como todos los años, vamos a salir a cantar por el barrio. Este es el plan:

•  17:15 - Quedamos en la puerta del colegio. Haremos tiempo hasta que acaben las extraescolares y aprovecharemos para ensayar un poco.

•  17:30 - Saldremos del cole por la calle Naciones Unidas en dirección al centro cívico. Haremos algunas paradas por el camino para cantar.

•  18:00 -  Llegaremos a la plaza del centro cívico donde nos juntaremos con el resto de coros del barrio para cantar juntos/as y picar algo.


¡Anímate, y no te olvides la makila!

2019/01/27

AMPA: Encuesta sobre movilidad. / Higikortasun inkesta.

HIGIKORTASUNA ZABALGANAN

Ikuspuntu zabalena lortzeko asmoz, Zabalganako higikortasunean dauden puntu beltzen inguruko zure iritzia jakin nahiko genuke.Hemendik parte hartu dezakezu:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSceh6d3yLwzFIzQqCecf1dL6TVkqzYzNJy77Cp63eRSS1MxaA/viewform?usp=sf_link

Eskerrik asko!



MOVILIDAD EN ZABALGANA

Con el fin de tener una visión lo más amplia posible, nos gustaría conocer tu opinión respecto a los puntos negros en la movilidad de Zabalgana.Puedes participar desde el siguiente enlace:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSceh6d3yLwzFIzQqCecf1dL6TVkqzYzNJy77Cp63eRSS1MxaA/viewform?usp=sf_link

¡Gracias!