2018/03/28

AMPA: 2. hiruhileko laburpena / Resumen 2º trimestre

Esteka honetan, guraso elkartearen kurtsoko azken laburpena deskargatu dezakezue:

Dokumentu hauek web-orriko "Guraso Elkartea-Aktak" atalean ere dauzkazue eskuragarri.



En el siguiente enlace se puede descargar el último resumen del curso del AMPA:
También podéis acceder a estos documentos desde la sección de "AMPA-Actas" de la web.

2018/03/22

AMPA: Bizikleta martxa EZ DA EGINGO. / Ruta en bicicleta SUSPENDIDA.

ADI!: Astebururako iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, antolatuta zegoen igandeko bizikleta martxa EZ DA EGINGO.

¡ATENCION!: Debido al mal tiempo previsto para el fin de semana, SE SUSPENDE la marcha en bicicleta que habíamos organizado para este domingo.


2018/03/05

AMPA: Martxoak 8ko elkarretaratzea / Concentración 8 de marzo

Martxoak 8ko elkarretaratzea

Bizikidetzaren 2. astearen barruan eta hezkidetza batzordeak antolatuta, ostegun honetan goizeko 8:50ean eskolako sarreran egingo dugun martxoak 8ko elkarretaratzean parte hartzera animatzen zaituztegu.

Halaber, aurreko astean egun hori aldarrikatzeko eskolako kanpoko hesian jarri genituen hainbat pankarta ezezagunek kendu izana salatu nahi dugu.

Hezkidetza batzordetik gure seme-alabentzako berdintasuna eta errespetuan oinarritutako heziketaren alde lanean jarraituko dugu.




Concentración 8 de marzo

Con motivo de la 2ª semana de la convivencia e impulsado desde la comisión de coeducación, desde el AMPA queremos animaros a participar en la concentración que se realizará este jueves a las 8:50 de la mañana en la entrada del cole con motivo del 8 de marzo.

Así mismo, queremos aprovechar para denunciar la retirada por parte de desconocidos de varias pancartas que colocamos a lo largo de la semana pasada en la verja exterior del colegio reivindicando dicha jornada.

Desde la comisión de coeducación seguiremos trabajando por una educación en valores de igualdad y respeto para nuestros hijos e hijas.

2018/02/09

AMPA: Lehen sorospenak (tailerra) / Primeros auxilios (taller)


INFO: Sinatu eskola-segregazioaren aurka / Firma contra la segregación escolar


Hasi da Eskola Inklusiboa HELren sinadura bilketa, eskola-segregazioaren arazoari aurre egiteko funtsezko lau neurri Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko ekimena.

Lau hilabete ditugu 10.000 sinadura lortzeko.



Ya ha comenzado la recogida de firmas de la ILP Eskola Inklusiboa, que tiene como objetivo llevar a debate en el Parlamento Vasco cuatro medidas básicas para hacer frente a la segregación escolar, uno de los problemas más importantes de nuestro sistema educativo.

El objetivo es lograr 10.000 firmas en el plazo de cuatro meses.

2018/01/24

AMPA: Comunicado de "Zabalgana batuz".

Familia agurgarriak,

Zabalganeko auzokideak izanik, “Zabalgana batuz” auzo-elkarteak auzoko eragileei helarazi diguten oharra bidaltzen dizuegu.

Bertan komentatzen dutenez, 10 urte luzez elkartean lan egin eta gero, alde batera egin eta beste talde batek urte hauetan egindako lanarekin jarraitzeko garaia heldu zaie.

Bistara dagoen guztiaz aparte (jaiak, ospakizunak, etabar.), zuhurki egiten den beste lan pila aurrera eraman dute. Eguneroko bizitzan epe ertain-luzera bere fruituak ematen dituen lan garrantzitsua. Auzo-elkarteak erreleboa behar du. Bestela, lan guzti hori eten egingo da.

Hori guztia dela eta, atxikituta bidaltzen dizuegun komunikatua irakurri eta bertan esaten denari buruzko gogoeta txiki bat egitera gonbidatzen zaituztegu.


Eskerrik asko.

PD: Edozein zalantza edo ekarpena helarazteko, bidali iezaguzue ameztitxiki@gmail.com helbidera.



Estimadas familias,

Como vecinos y vecinas del barrio de Zabalgana, os hacemos llegar el comunicado que nos han enviado desde la asociación de vecinos “Zabalgana batuz” a los diferentes colectivos del barrio.

Básicamente vienen a decirnos que tras 10 largos años de trabajo, les ha llegado el momento de echarse a un lado y dejar que sea otro grupo de personas los que sigan con el trabajo que ellos y ellas han llevado a cabo durante todo este tiempo.

Aparte de todo lo que se ve a primera vista (fiestas, eventos, etc.), hay otro montón de trabajo que se hace de forma más discreta y que da sus frutos a medio-largo plazo en el día a día del barrio. La asociación de vecinos necesita un relevo. De lo contrario, toda esa labor se verá truncada.

Por todo ello, os animamos a leer el comunicado adjunto y a hacer una pequeña reflexión sobre lo que en él se plantea.


Eskerrik asko.

PD: Para cualquier duda o aportación, podéis poneros en contacto con el AMPA a través de ameztitxiki@gmail.com.

2018/01/18

AMPA: Balorazioa / Valoración

Datorren astean, Olentzero eta Mari Domingiren jaiaren balorazioa bilera izango dugu. Edozein ekarpen egin nahi baduzue, bidali iezaguzue datorren asteartea baino lehen (hilak 22). Horretarako, ameztitxiki@gmail.com helbidera email bat bidali, edo ohartxo bat guraso elkartearen postontzian utzi.



La semana que viene tenemos la reunión de valoración de la fiesta del Olentzero y Mari Domingi del barrio. Si tenéis cualquier aportación que hacer, nos la podéis hacer llegar antes del próximo martes (22 de enero). Tanto vía mail a ameztitxiki@gmail.com, como dejando una nota en el buzón del AMPA.