2014/12/18

INFO: Badatoz Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara!

Ostiralean, abenduak 19, berriz ere Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara etorriko dira. Beraz auzokide guztiok hitzordua dugu biei harrera egiteko, eta euren omenez ospatuko den jaialdiaz gozatzeko

Zabalganako basotik iritsiko dira, horregatik arratsaldeko 18:00etan basoaren sarreran (Mariturriko Bulebarraren 26garren zenbakian) itxarongo diegu eta ondoren kalejiran joango gara auzoan zehar Zabalgana ikastetxeraino. Bertan jaialdia egingo dugu Mari Domingi eta Olentzerorekin batera, dantzak, kantak eta beste hainbat ekintza egongo direlarik beren etorrera ospatzeko. Besteak beste,Armentia, Mariturri eta Zabalganako eskoletako dozenaka haurrak dantzatuko zaizkie gure
protagonistei.

Hotza egingo duela aurreikusten da eta Olentzerok eta Mari Domingik haurrak zaindu nahi dituztenez, jaialdiaren bukaeran txokolate beroa egongo da Haurrek auzoko bi ikastetxeetan ikasten ari diren dantza eta abestiekin batera, Olentzerok eta Mari Domingik haur eta ez hain haur direnen eskutitzak jasoko dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi Batzordeak deia luzatzen dizue: ostiralean, arratsaldeko 16etan Zabalgana ikastetxean antolaketa lanetan banatzeko. Zuen laguntza behar dugu ta.

Cita para ayudar en tareas en la Organización del Olentzero y Mari Domingi: este viernes a las 16:00 en el CEP de Zabalgana. Si puedes, acude!!

ZABALGANA BATUZ AUZO ELKARTEA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario