2015/02/06

INFO: Hitzaldiak eta lantegiak gurasoentzat / Oferta cursos Ayto.

Gurasoekin euskararen erabileraz eta normalizazioaz hitz egiteko eskaintza bat egitera gatozkizue.

Hitzaldi-lantegi sorta txiki bat prestatu dugu, nahi baduzue, ikastetxeetan antolatzeko. Ordu eta erdiko hitzaldi-lantegiak dira, labur-laburrak, gurasoak hausnartzera bultzatzeko asmoa dutenak. Talde dinamiken bidez bideratu nahi dira, eta parte hartzea bultzatu.

Honako gai hauek prestatu nahi ditugu:
· Taller practico de tareas escolares. ¿Cómo ayudarles, incluso sin saber euskera?
· Guraso berrientzako hitzaldia (0-2 urte): estrategiak, ohiko kezkak…
· Euskara ikasten ari naiz. Zertan lagundu? Nola jokatu?
· Aisialdiaren garrantzia euskara indartzeko. Aisia euskaraz Gasteizen.
· Jolas-lantegi praktikoa familian .

Ikastaroak euskaraz ala ele bietan izan daitezke.

Horietako baten batean interesik baduzue, honako fitxa hau bete behar duzue: http://goo.gl/forms/LK79Ona9Kb

Izena emateko azken eguna otsailaren 23a izango da. Hitzaldi kopuru mugatua da (oraingoz gehienez 12) eta eskaerak jaso diren hurrenkeran antolatuko dira lan-saioak, kopurua agortu arte. Saioak antolatuko dituen enpresa zuekin harremanetan jarriko da hitzordua adosteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario