2015/03/26

INFO: ALEA berezia eta banaketa


Kaixo!

Larunbat honetan, martxoaren 28an, Korrika Gasteiztik igaroko denez, beste euskaltzale askorentzat bezala, egun berezia izango de ALEA-rentzat ere. Aste honetan ALEA berezia egingo dugu Korrikaren eta Arabako euskararen inguruko artikulu, elkarrizketa, iritzi eta bestelakoak jasoz.

Bertan izatera gonbidatu nahi zaitugu eta bide batez, mesede bat ere eskatu behar dizugu. Larunbatean jende mordoxka bat elkartuko garela jakinik, oraindik ALEA ezagutzen ez duten guzti horien artean aldizkariaren doako banaketa egingo dugu eta banaketa hori aurrera eramateko zuen laguntza biziki eskertuko genuke.

Laguntzeko prest baldin bazaude, eguardiko 12'00tatik aurrera, arratsaldeko 16'00ak arte, Fariñas inguruan postutxo bat izango dugu gure aldizkari eta informazioarekin. Bertatik pasatzen baldin bazara, aldizkari batzuk hartu eta jendeartean banatzea oso lagungarria litzateke.

Aldez aurretik eskertzen dizugu zure laguntza eta larunbatean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaitugu.

ALEA aldizkariko lantaldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario