2015/05/28

INFO: ALEA aldizkaria / Revista ALEA

"Alea" aldizkaritik ondoko eskakizun hau bidali digute:
Desde la revista "Alea" nos han hecho llegar esta solicitud:

Kaixo!

Zelan doa ikasturte amaiera?

Proposamen batekin gatoz zugana.

Alearen BANAKETA BRIGADAK antolatzen ari gara, eta zu ere horren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu.

Zer dira Banaketa brigadak? ALEA ahalik eta Arabako txoko gehienetan ezagutarazteko modu bat.

Nola hartu dezakezu parte?
1. Zuk nahi duzunero (astean behin, bi astean behin, hilean behin, noizbehinka…), ALEA kopuru zehatz bat (zuk nahi duzuna: 50, 100, 200)… zure inguruan banatzen (lantokia, auzoko tabernetan, lagunartean…). Esaiguzu noiz eta zenbat ale banatzeko prest zauden, eta elkarrekin adostuko dugu nola eman zuri aleak. erredakzioa@alea.eus
2. Banaketa egun berezietan parte hartzen.

Datorren banaketa egun berezia ate-joka dugu… ARABA EUSKARAZ!
NOIZ: Ekainaren 14an, igandea.
NON: Armentian.
ZER: Harpidetzak lortzeko mahai bat –zehazteke- eta ibilbidean zehar Alearen banaketa.
TXANDAK: Honako hauek dira txandak.

A) 12.00etatik 14.00etara.
B) 14.00etatik 16.00etara.
C) 16.00etara 18.00etara.

Txandaren batean parte-hartzera animatzen baldinzara, edo beste moduren batean parte hartzeko aukera baduzu (txanda erdia, txanda bikoitza… :), bidali e-mail bat: erredakzioa@alea.eus
 

Zabaldu dezagun denon artean Arabako euskarazko aldizkari bakarra!

Agur bero bat,

Jar ezazu zure ALEA, jaso ezazu zure ALEA
 

Harremanetarako:
ARABAKO ALEA KOMUNIKAZIO TALDEA S.L.
Las Escuelas 10, 13.bulegoa
Vitoria-gasteiz, Araba 01001

No hay comentarios:

Publicar un comentario