2015/11/05

AMPA: Euskarazko ekintzen agenda / Agenda de actividades en euskera



‘Herriko azken lamia’ Sustraibarri ipuin kontalariarekin
Noiz? Urriaren 31n, 11:30ean
Non? Ibaiondo gizarte etxean

Erreka Mari ipuinean eta laminaren pertsonaia mitologikoan inspiratutako kontaketa antzeztua eta musikatua.
Adina: 5-8 urte bitartean
Sarrera: 1€



Euskal Herria Kirolak eta Berriak antolatutako herri lasterketa azaroaren 1ean ospatuko da Gasteizen.
Izena-emateko azken eguna urriaren 30a da. Kirolak, Kirolak Gasteiz, Gaikar Kirolak, EH Kirola, Sailkapenak eta Runedia-n eman daiteke izena eta kuota 13€ eta 15€-koa izango da.
Gasteiz Hiria herri lasterketa 2015
Noiz? Azaroaren 1ean, 11.00etan
Non? Irteera Dato Kalean, Gasteiz
Informazio gehiago: Gasteiz Hiria Herri lasterketa




GASTEIZTARRAK ARRAUN THE WORLD

Zer? Argazki aurkezpenak
Noiz? asteartero, azaroaren 3tik abenduaren 1era

INFO +
 

 
ERRIGORA

Zer? Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina
Noiz? Urriaren 21etik Azaroaren 8ra

INFO +


Etxekoak’ antzezlana, Principal Antzokian


Artedrama Plataformaren eskutik, Jon Gerediagak sortu eta Ander Lipusek zuzendutako antzezlana ikusgai egongo da Gasteizen.

Sinopsia: Etxekoak antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsulatuan...urtetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa. Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurdoen kritika egitera goaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun immigrazioaren gaia jorratuko dugu.
  Sarrera 15€ dira. Online edo Principal Antzokiko leihatilan eros daitezke.
 

‘Etxekoak’ antzezlana, Huts teatroa
Noiz? Azaroaren 4an, 20:30ean
Non? Principal antzokian, Gasteizen
 

Peiremans, kontzertuan

Inork gutxik espero zuenean itzuli dira. Oholtza gainean ikusiko ditugu berriro Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Txiki (Kashbad) eta Marino Goñi (Balerdi Balerdi). Baina 2005eko udaberrian bezalaxe, oraingoan ere berragerpena laburra bezain trinkoa izango da. Joan ginen baina hemen gaude oraindik. Hala irakurri daiteke bira berria iragartzeko plazaratu duten kartelean. Duela 10 urte Bonberenea Ekintzakekin argitara eman zuten EPko kantu bati keinu eginez itzuli dira.
  Peiremans + Nire, kontzertuan
Noiz?  Azaroaren 6an, ostiralean, 21:00etan
Non?Jimmy Jazz aretoan
Sarrera: 10 euro + gastuak / 13 euro
Informazio gehiago: Jimmy Jazz


‘1805’ haurrentzako magia ikuskizuna, Kidam magoarekin



1805ean magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.
Noiz?  Azaroaren 1ean, igandean, 19:00etan
Non? Aldabe gizarte etxeko antzokian
Sarrera: 3 euro

No hay comentarios:

Publicar un comentario