2014/11/14

INFO: Euskaralagunak



Euskaralagunak proiektuaren inguruko informazioa bidaltzen dizut atxikita. Labur labur esanda, Euskaralagunak Gasteizko euskaldunon sarea izan nahi du. Gasteizen euskaraz bizitzeko, Gasteizko euskaldunon komunitatea indartzeko, elkar ezagutu eta elkarrekin gauzak egiteko, Gure burua
ikusarazteko.

Horretarako, www.euskaralagunak.eus ataria erabiliko dugu, gasteiztar euskaldunok gure artean harremanetan jartzeko, baina ez da bakarrik interneteko web gune bat izango. Momentu honetan ari gara proiektua definitzen eta horregatik auzo ezberdinetan topaketa batzuk antolatu ditugu, proiektua aurkezteko, horren berri emateko eta inportanteena, zuen ekarpenak jasotzeko eta proiektuan parte hartzeko gonbita luzatzeko. Euskaralagunak proiektuaren atzean Gasteizen euskararen alde egin nahi
duten norbanakoak daude.

Zabalgana auzoko topaketa auzo elkartean egin nahi dugu, datorren ostegunean, hilak 20, 19.30etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario