2014/11/20

INFO: Jolasa baino gehiago

Kaixo, lagunok:

Datorren asteko asteartean, azaroak 25, JOLASA BAINO GEHIAGO jardunaldien bigarren saioa izango da, 18:30etik 20:30era Oihaneder Euskararen Etxean (Montehermoso jauregian). Bigarren saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrekoan egon izana, eta aurrekoan bezala, parte hartze irekia eta doakoa bada ere, eskertuko genuke jolasabainogehiago@gmail.com idatziko bazenute. Interesa duten guztiek parte hartu ahalko dute jardunaldion bigarren saioan eta gonbidapen berezia egiten diogu aisialdi antolatuan dabiltzan hezitzaile, euskara elkarte, kirol talde eta federazio, guraso elkarte, zerbitzu enpresa eta kultur taldeetako kideei.

Gehiago jakiteko:
- Iñaki Eizmendi egiten ari den lanaren erreferentzia: www.ebete.org
- Jardunaldien lehen egunaren kronika: http://bit.ly/1t7okMp
- 25eko egitaraua: http://bit.ly/1BPGQSZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario